top of page

Honetan BAI

 

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dugu:
 

- egiten dugunaz harro gaudelako;
- bidean guztiok elkarrekin ikasten dugulako;
- ikasle, irakasle eta familiok elkarrekin aberasten garelako;
-  hainbeste arrakala eta harresi duen mundu honetan geure burua umeak eta gazteak laguntzen sentitzen dugulako;
- gure ikasleek parte hartzea biztanle batentzat normala dela eta horrela, parte hartze horren bitartez, mundu hobea egin ahal dutela ulertzea garrantzitsua iruditzen zaigulako.

Egia esan, ez dugu jarduera bakar batekin parte hartzen. Jokatu eta hezteko era batekin hartzen dugu parte. Justiziaren aldeko borroka eta Ipar-Hegoalde arteko arrakala gainditzea gure eguneroko hezteko eran, goizeko gogoetetan, urteko kanpaina eta jardueretan eta udakoetan ere daudela uste dugulako parte hartzen dugu. Desberdintasunen aurka borrokatzea garrantzitsua dela etsian gaudelako eta Hegoaldea han eta hemen, gure auzo eta hirietan, Bilbon eta Cordoban dagoela uste dugulako hartzen dugu parte.

Gure proposamena zehaztu behar izango bagenu, hiru norabide azpimarratuko genituzke:
- hainbestetan aipatutako PROEGA Fundazioaren inguruan sortzen den dinamismoa.
- Aisialditik Ibilbide Solidarioa (Irun-Bilbao), Lan-eremua (Cordoba) eta Jende Xumea (Argentina) bezalako esperientzien bidez gogoeta-sentiberatze-konpromiso prozeduretan egiten ari garen lana.
- Justizia eta Bakearen Planaren bidez egiten dugun lana, guztia bildu beharko lukeena. Eta horren barruan, bidezko merkataritza eta esperientzia esanguratsuak.

Indarra jarduera bakar batean jarri behar izango bagenu, berria izateagatik eta Eskola Solidarioa Lehiaketaren helburuei erantzuna emateko, "Herri solidarioa eraikiz" izeneko SEIN 3 proiektuaren ikasleek egin duten lana izango litzateke. Lan honen izena
"Empathy Site" da eta teknologia berriak gizakien arteko zubiak bezala, eta ez harresiak bezala, erabiliz Ipar-Hegoalde arteko arrakala txikiagotzea du helburu. Duela bi urte PROEGA kanpainan aztertu genuen arrakala digital haren aurrean, mundu digitala elkarrengana hurbiltzeko aukera bezala topatzen dugu. Ikasleak izan dira, hainbeste proiektutan bezala, egileak, diseinatzaileak eta bultzatzaileak. Egiten ari garen eta egingo dugun ahalegin osoa HAIEN ALDE DA! gure etorkizuna baitira.

bottom of page