top of page

ITSASOAN MURGILDU AURRETIK, BEGIRA DEZAGUN INGURUAN ZER DAGOEN

 

Nondik gatoz eta norantz goaz?

 

La Salle Bilbao ikastetxeak urte mordoa darama, hamaika ekintzen bidez,  Ipar-Hego ebakia txikiagotzearen alde eta bidezkoagoa zein solidarioagoa den munduaren eraikuntzaren alde gogotsu lanean. Horrela Giza Eskubideen aldeko konzientzia handiagoa eta kulturen eta herrialdeen arteko solidaritate handiagoa sustatzen ari gara gure ikasle, irakasle eta sendien artean.

 

Lehiaketa honetan esku hartuko dugu, gure helburuak deialdian agertzen direnekin bat datozelako.

 

  • Balioetan oinarritutako hezkuntzarekin, batik bat elkartasunaren, interkulturalitatearen eta giza eskubideen defentsaren esparruan, konpromisoa duen ikastetxea gara.

  • Hezkuntza arloko jarduera solidarioen garapena sustatzen dugu.

  • Umeek eta gazteek ezagutu dezatela biztanleriarik pobreenaren egoera eta har dezatela konpromisoa bidezkoagoa izango den gizartea eraikitzeko, nazioarte mailan nahiz udalerrikoan lan egiten ari den ikastetxea gara.

  • Parte hartzeko kultura solidarioa eta herritarren konpromisoa duena sendotu eta zabaltzen saiatzen gara. Gure ikasleak hiritar solidario eta konprometituak izatea nahi dugu.

  • Gure ikaslegoari zuzenduriko ekintzak eta PROEGA gure GKEaren kooperazio egitasmoak bultzatzen ditugu. Gure ikasleei munduaren erdian hiritar kritiko zein konprometitu gisa agertzea baimentzen dizkien heziketarako aukera ezberdinak eskeintzea garrantzizkoa dela uste dugu. 

  • Badakigu oraindik ere asko ibili beharra dugula eta ez dugu geldirik geratu nahi. Eta gure ekintzekin batera oso gertua dugun Akwaba proiektuaren aldeko apostua da hau.

 

 

ITSASO HAU ELKARREKIN ETA GERTU ZEHARKATZEN DUTEN TXAPULAK DAUDE. Nola egiten dugu?

  1. Curriculumeko ekintzak (goizeko gogoetak, kanpainak, bizikidetzak eta ospakizunak) eta ordutegitik kanpoko ekintzak (urtean zeharreko aisialdikoak eta udako esperientzia solidarioak) barneratzen dituen BALORE-PLANAren bidez.

  2. Lan hau osatu eta indartzen duen JUSTIZIA ETA BAKEA PLAN zehatzaren bidez. Honek bost arlo ditu: hezkuntz-jarduera, ikastetxeko giroa,  ikastetxeko antolakuntza eta kudeaketa, trebakuntza eta boluntariotza.

  3. 25 urteko bidaia egin berri duen PROEGA gure GKEaren bidez. Eta berak proposatutako ildo eta egitasmoetan parte hartuz.

 

Pertsona eraikitzeko helburuarekin balore-heziketarako gure nahitako era da. Esate baterako, BIZIKIDETASUNA, ERANTZUNKIZUNA, SORMENA, BARNETASUNA, TRASZENDENTZIA eta JUSTIZIA SUSTATZEA bezalako balioak. Eta ez da plan teoriko bat, baizik eta erraiak mugitu eta konpromisora bultzaten duen heziketa praktiko eta erabilgarria.

 

 

bottom of page